loader image

Marie BEAUMONT andere abokatuak eta Jean-Baptiste VIEU jaun abokatuak, zure interesen defendatzeko edo zure proiektuetan laguntzeko baitezpadakoak diren gaitasun juridikoa eta abokatu baten gaitasunak ekartzen dizkizute.

Abokatu izanki, Marie BEAUMONT andereak eta Jean-Baptiste VIEU jaunak, laguntzen ahalko zaituzten arlo nagusien zerrenda bat presentatzen dizute.

Zure aferari egokitua zaiona atxemaiten ez baduzu, kontaktatu bulegoa, Jean-Baptiste VIEU jaunak edo Marie BEAUMONT andereak bere gain hartzen ahalko duenez jakiteko.

Kontratu Zuzenbidea
eta kontratuzko Erantzukizuna

Alokantza Zuzenbidea (bizitoki alokantza, alokantza profesionala, merkataritza alokantza, alokantza mistoa, baserrialdeko alokantza) : Auzibide alokantza (ordaindugabeko alokairuak, lokalaren andeatzea, alokantzaren ezeztatzea, kanporatzea, bermearen itzultzea), agiri idaztea.

Etxe zuzenbidea eta Eraikitze zuzenbidea : garantia dezenala (obra-kalteak), ongi ibiltzearen garantia, bukatzearen garantia, obren abandonatzea, makurguneak, enpresa kontratuak…

Kontsumo Zuzenbidea : kreditua, mailegua, prestamua, asurantza, ontasun higigarrien edo zerbitzuen erostea.
Akzio ordaintzeak
Erantzukizun profesionala
Kontratuaren ebazpena eta ezeztatzea
Arbitajea (epaitze hitzarmena, arbitaje-klausula)
Funts uztea, alokailu kudeaketa
Sozietatearen / elkartearen bizia (estatutuak, parteen uztea, P.V A.G)

Sozietate Zuzenbidea
(merkataritza, zibila,
S.E.L, etab…)

Sozietate osaketa : diruzko edo izaerazko ekarpena (sozietate tituluak, enpresa indibiduala, negozio funtsa/funts artisanala/paziente funtsa) – Egitura jurudikoen hautatzea – Formalitateak

Idazkaritza jurudikoa : urteko kontuen onespena, dibidendu eta erreserba banaketa, batzar nagusien, administrazio kontseiluen… eramailetza, erregistroen eguneratzea (batzarrak, kontseiluak, titulu mugitzeen erregistroak, akziodunen fitxak)…

Bazkideen erabakiak eta edozein estatutu aldaketak : egoitza transferentzia, izendapen sozialaren aldaketa, kapitalaren emendatze/murriztea, transformazioak, disoluzio-likidazioa, parte sozialen uztea, fusioa, ondasun transmisio unibertsala, etab – Formalitateak
Buruzagiak : izendapena, errebokatzea, aldaketa, beren lansarien finkatzea
Enpresa uzte eta eskuratzeak (akzioak, parte sozialak) : auditoria jurudikoak, negoziatzeko laguntza, asmo-gutun idazketa, adoste protokoloak, aktibo eta pasibo bermeak
Enpresaren elementuen uzte eta eskuratzeak : negozio funtsak, funts artisanalak, funts liberalak, pazienteak, bezeroak, alokantza eskubidea…
Talde barneko harremanen antolaketa : holding sozietate sortzea, altxortegi kudeaketa hitzarmenak, zerbitzu-prestazio hitzarmenak, integrazio fiskal hitzarmenak…
Bazkide arteko harremanen antolaketa : bazkide itunak, barne-arautegiak
Kudeaketa zerbitzu arruntekin: farmazialariak, medikuak, dentistak, kontulariak, CAC, etab
Formalitateen gauzatzea : zergen zerbitzuak, merkataritza auzitegiaren txertatzea, INSEE, CCI edo Lan Ganbara etab – Urrunetik desmaterializatutako formalitateak
Sozietate Zuzenbide Auzibidea, besteak beste, bazkideen artean

Merkataritza Zuzenbidea

Alokantza profesionala eta merkataritza alokantza : alokatze kontratuen, azpi-alokatze kontratuen, alokantzaren eguneratzearen, oporren, ezeztatzearen, alokantza eskubide uztearen… negoziaketa eta idazketa
Negozio funtsa, funtsa artisanala, merkataritzaz kanpoko bezeroak : uztea, alokailu kudeaketa, sozietate bati ekarpena etab.
Merkataritza kontratuak : merkataritza kontratu guzien negoziaketa eta idazketa : banaketa akordioak, emaite kontratuak, zerga dispentsa kontratuak, marka lizentzia kontratuak, partaidetza hitzarmenak…

Irudikapen kontratuak : mandatu kontratuak, salmenta agente kontratuak, komisio kontratuak…
Enpresa arteko merkataritza harremanak kudeatzen dituzten kontratuak : zerbitzu prestazio kontratuak, merkataritza lankidetza akordioak, konfidentzialtasun akordioak, afera ekarle kontratuak,
Enpresa arteko finantza harremanak kudeatzen dituzten kontratuak : fidantza kolateral agiriak, kauzio agiriak, asmo-gutunak.
Marka Zuzenbidea : diru ekarpenak, lizentziak eta marka uzteak.
Prozedura kolektiboak – zailtasunetan diren enpresak
Merkataritza auzibidea

Familia Zuzenbidea eta Pertsona Zuzenbidea

Elkar onespen dibortzioa
Auzibide dibortzioa (bereizte onartua, ezkontzako loturaren behin betiko alterazioa, falta)
Gorputz bereiztea
Ezkontzako erregimenak
Mantenu pentsioak
Konpentsazio prestazioa
Guraso-agintaritza
Haurraren zaintza…

Bisita eta aterpetze eskubidea (burasoak, aitatxi-amatxiak)
Filiazioa
Adopzioa
Izen aldaketa
Adin nagusikoen babesa (kuradoretza, tutoretza, etorkizuneko babes mandatua)
Gurasotasun ikerketa

Ondasun Zuzenbidea

Oinordetza
Indibisioa
Jabekidetasuna
Akats gordetuak
Zortasunak
Gehiegizko zorpetzea
Eskaintza publikoak instantzia handiko auzitegiaren aitzinean (adjudikazioa)

Zailtasunez enpresak

RJ/LJ

 

 

 

Legezko Aipamenak - Eskubide erreserbatu guziak 2024